Christianiako biztanleak bat, isunen aurka
Funts bat eratzea erabaki dute Kopenhagenko Christiania auzoko biztanleek, kalamutik eratorritako produktuak hartzeagatik Danimarkako agintariek ezartzen dituzten isunen eta salaketen kontra borrokatzeko. Danimarkako gune turistiko nagusia da auzo «alternatiboa», baina eskuineko gobernuaren jazarpena pairatzen du. Apirilean «droga saltzaileen kalea» desagerrarazi zuten polizia operazio baten bidez. Hogei urtez, «droga bigunak» salerosteko gunea izan zen kalea. Gobernuak lege bat jarri du indarrean berriki, norberak bere etxean haxis eta kalamua hartzea zigortzeko. Funtsarekin «lasaitasuna eman nahi diegu bisitan datozkigunei», esan dute Christianiako biztanleen ordezkariek. Auzoa deuseztatzeko, «normalizazio» lege bat jarri nahi du indarrean Gobernuak datorren urtean.BERRIA egunkariatik hartuta (2005-06-08)


0 Comments:
Post a Comment
<< Home